Lizaso

Ezagutu dezagun Lizaso

Herriko sarrera nagusia museo bat bezalakoa da: armarridun etxe erraldoiek, lorez apainduak dauden balkoiek, teilatu erraldoiek eta habe sendoek; ate eta leihoetako xehetasunek edo harriaren koloreek, harrera ematen diote bisitariari.

Hari musikala, ordea, herriaren inguruan larratzen diren ardi-taldeek, zaldien irrintziek eta, batzuetan, behi-hotsek osatzen dute. Baina Lizasok ere badu bere puntu exotikoa: Flor de vida landetxean bizi diren alpakek jartzen dute.

Lizasora Larraintzarretik edo Gerendianetik datozen errepideetatik hel gaitezke. Errepide hoiek animaliez betetako zelai ederrak zeharkatzen dituzte.

Herrian Ultzamako jatetxe onenetako bat dago: Orgi jatetxea eta menu mikologiko ezaguna dasta dezakegu. Gainera, supermerkatu bat duen herri bakarra da.

Lizason dago, halaber, Ultzama baserri-eskola, familian egiteko plan egokiak eskaintzen dituen gaztandegi hezitzailea. Baserri-eskola hau Orgiko basotik eta Ultzama hipikatik 500 metro baino gutxiagora dago. Hipika honek zaldi-praktika sustatzearen alde egiten du, zaldiaren ongizatea lehenetsiz eta bermatuz. Familia osoarentzat pentsatutako jarduerak eskaintzen ditu.

Lizason egin dezakegun beste kirol jarduera bat Lizaso Golf pitch and putt zelaian golfa egiten hastea da. Opor aktiboak eta familian igarotzeko prest?

Pueblo Lizaso

Historia / Artea:

Lizaso herria Simon eta Judas Santuen izena duen elizaren inguruan dago. Simon eta Judas Santuen eliza harriz egindako eraikuntza da, barroko garaikoa (XVII. mendea), duela gutxi zaharberritu dena

Ultzamako bailara ere hainbat «sorginkeria-prozesutan» sartuta egon zen 1575. urtean. Ibarreko emakumeak atxilotu eta torturatu egin zituzten, haien delitua, sendatzeko belarren ahalmenak ezagutzea eta aprobetxatzea besterik ez zenean, haien eta auzokideen minak eramangarriagoak egiteko.

Natura:

Naturaleza Lizaso

Orgi oihana, duela 4.000 urtetik existitzen da, bere hedadura egungoa baino askoz handiagoa zenean. Jatorrizko harizti haiek Nafarroako iparraldeko ibar hezeetan zehar hedatzen ziren. Ordutik orain arte, gizakiaren ekintzak desagerrarazi egin ditu, laborantza-lur eta belardi bihurtuz.

Mendez mende, Orgi oso baso aprobetxatua izan zen, Lizason bizi zirenek, menditik bizirauteko erabiltzen baitzuten: ehiza, egurra, hostoak, fruituak, perretxikoak, sendatzeko landareak, erratzetarako txilarra, ezkur eta abereentzako bazka, etab lortzeko. Orain, erabilera tradizional horiek desagertuak daude, eta hariztiak atseden hartzen du, bertako flora eta fauna berez birsortzeko prozesu bat esperimentatuz.

Haritz kanduduna (Quercus robur) zuhaitz berezia da. Haritza Nafarroako errege-erreginen lehen leinua da, haritzezkoa gure etxetzar zaharren zura da. Haritza Ultzamako armarrian dago, noblezia, erresistentzia eta jakituriaren sinbolo gisa.

Proiektuaren historia

Duela zenbait urte, 1986an, Orgi asko bisitatzen zuten, bai bere interes naturalistikoagatik, bai jolaserako erakargarritasunagatik.

Ez zen bisitak zituen leku bakarra, eta, beraz, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren ekimenez, ideia-lehiaketa bat eskaini zuen leku horien erabilera publikoa antolatzeko, aisialdiko eremu naturalen sare bat sortzeko helburuarekin. Momentu horretan ezin izan zen.

Baina 1995. urtean berpiztu egin zen Lizasoko Kontzejuaren beraren ekimenez, Plazaola eskualdeko Turismo Partzuergoarekin lankidetzan eta Cederna-Garalur Elkarteak babestutako Leader proiektu baten bidez, egokitutako proiektu berri bat osatu zuten.

Erabilera publikorako gunea 1996ko abuztuaren 8an inauguratu zen, eta ordutik, itzulgarritasunean, austeritatean eta landatasunean oinarritutako proiektu honetan lanean jarraitzen da.

Proposamen bat:

Lizason hasten den ibilbide honi Ultzamako Itzulia deitzen zaio, nahiz eta Ultzama osotik igaro ez. 9,86 km-ko distantzia eta desnibel txikia ditu.

Gehiena pista eta bidezidorretatik igarotzen da, Gerendiaindik gertu dagoen metro batzuk izan ezik. Metro hauek, errepidetik egingo ditugu -jende gutxi ibiltzen da-.

Behin Gerendiainen, Eltsora joango gara, eta handik pista bat hartuko dugu Zenotzera iristeko.

Herritik bertatik pistatik jarraituko dugu eta, azkenik, bidezidor bat hartuko dugu, urratsez urrats Iraizotzera iristeko. Herria zeharkatu eta pista bat hartuko dugu. Adi egon behar dugu, handik metro gutxira bidezidor balizatu bat hartuko baitugu harizti batetik Larraintzarrera joateko. Hemen, errepidera irtengo gara hogei bat metrotan, pista bat hartuta, eta handik Lizasora itzuliko gara.

Ibilbidea ikusi

Non dago?

Sign In