Komenigarria litzateke Goshuako fabrikara bisita bat egiteagatik hastea. Bertan, postre oso goxoak egiten dira eta horietako edozein erosteko aukera eskaintzen da.
Bisitaren ondoren, ibilbide zirkular bat gomendatzen dizuegu: Alkotz – Alkotz.
Herriaren erdigunetik errepide nagusitik aurrera egingo dugu Arraitzerako norabidean.
100 bat metrora, Ataketako pista ezkerretik abiatzen da, eta 5,5 kilometro inguru egingo ditugu, aparkatzeko leku batera.
Handik aurrera, pista utzi eta bidean aurrera egin, eta ehiztarien aterpe batera iritsiko gara, usategi batzuen ondora. Han, «indarberritzeko» aprobetxatuko dugu.
