Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean esperientzia onena izan dezazun. Gune hau erabiltzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.. OnartuPribatutasun politikak
Eltzaburu xarmaz beteriko herri txikia da. Ingurune pribilegiatu batean kokatuta dago, zelai eta mendietan dauden berde infinituez inguratuta. Inguruan, Ilarregi, Suarbe, Iraizotz, Auza eta Alkotz herriak daude. Herri guzti hauek herrian bertan dagoen Arburu mendira igotzen den begiratoki ederretik ikus daitezke.
Eltzaburura Auzatik sartuko gara errepide estu batetik. Eskuinean, behortoki eder bat ikus dezakezu, eta, ezkerrean, zelai eder batzuk, bertako abereekin: zaldiak, behiak, ardiak eta txerriak. Eltzaburun hazten da Ultzamako txahal ospetsua, besteak beste Mikel Erroz Biga Ultzamako jabeak ekoitzia. Eltzaburun txahalaz gain, behortokian, arrazako zaldiak ere hazten dira.
Natura:
Haras de Ulzamako behortokiak 143 hektareako azalera du, Auza eta Eltzaburu herrien artean. Hariztiek, belardiek eta aintzira eder batek ingurune aparta eta idilikoa osatzen dute arrazako zaldiak atseden hartzeko eta hazteko.
1971. urtean Sociedad de Fomento de Cría Caballar elkarteak behortokia dagoen lurrak alokatu zituen. Garai hartan, finka gehiena iratze, sastraka eta haritzez estalita zegoen. Lursail horiek belardi bihurtzeko izugarrizko bihurketa egin zen, eta, horrez gain, 120.000 metro kubikoko edukiera izango zuen urtegi bat eraiki zen, lurren hezetasun-maila beharrezkoa eta iraunkorra bermatzeko. Gainera, ur soberakina kendu behar izan zen, urteko garai jakin batzuetan euri ugari egiten baitzuen. Horregatik, belardiak drainatu ziren. Horrek guztiak gutxienez 10.000 metro kubikoko lur-mugimendua ekarri zuen.
Haras de Ulzaman zaldi handi famatuak hazi dituzte, besteak beste, Maspalomas, Terborch, Donagua, Quinault, Rheffissimo eta Dyhim Diamond. Bere belardietan, La Novia, Canaletto eta Robertiya bezalako txapeldun handiak jaio eta hazi ziren (bere belaunaldiko liderra bi eta hiru urteetan, eta Espainian jaiotako amarik hoberentzat har daitekeena: Volvoreta, Vermeilleko irabazlea (Gr. I) eta hirugarrena Garaipenaren Arkuan) eta Egeo sementala, Salaam (Teresa eta La Cibelesekin batera, 3. taldeko behor espainiar bakarrak), Villablanca, Kashwan (2. taldean kokatutak), Persian Ruler (3. taldeko irabazlea Frantzian), eta abar.
Proposamen bat:
Eltzaburun mendi txango ederrez gozatzeko aukera dago, bide eta bidezidor ugarietan barrena, pago eta haritzezko belardi eta basoen artean.
Eltzaburuko mendietan altxor ezberdinak daude. Ehundaka urte dituen haritz eder bat bisita dezakezu. Haritza Autsiberri inguruan dago. Enbor zabala eta adaburu irekia dituen zuhaitza da. 1991n Monumentu Natural izendatu zuten eta duela 20 urte tximista batek partzialki kaltetu zuen.
Altxor horretaz gain, Aldategiko borda dago, Otsamendi inguruan. Nafarroako zurezko eraikuntzaren azken aztarnetako bat da. Borda hau garai eta estilo horretako adibide bakarra da Europan. Ibilaldia amaitzean, bermut bat hartzeko aukera duzu plazaren ondoan dagoen herriko ostatuan.