Deskribapena
Etxeak, 1700 baino lehenagoko baserriak, zaharraren benetako zaporea konbinatzen du, harrizko hormak eta egurrezko habeak mantenduz, gure ostatu-hartzaileek familiakoekin edota lagunekin gela eroso eta atseginetan goza dezaten mimoz eta maitasunez egindako errehabilitazioarekin.
Eltson dago, Arañotz mendiaren magalean, eta Ultzamako haranaren gaineko ikuspegi ikusgarriek liluratzen dute. Zelai berdeak eta pago- eta haritz-basoak nahasten ditu, herri txiki zainduek zipriztinduta.
Beheko solairuan bi logela bikoitz (2 ohe), 2 bainugela (horietako bat jacuzzi-arekin, suite-gelan), guztiz hornitutako sukalde handi bat (tresneria, hozkailua, mikrouhin-labea, labea, kafe-makina, txigorgailua), despentsa bat, egongela-jangela handi bat tximinia, telebista eta CD-DVD erreproduzigailuarekin. Gainera, egongelatik atzeko lorategira atera ahal da.
Lehenengo solairua txapitula-formakoa da, eta logela bat dauka, ohe bikoitzarekin, 2 logela bikoitz (2 oherekin), 2 bainugela eta terraza bat, non jolastoki bat prestatu dugun ping-pong batekin. Lehenengo solairuko protagonista egongela handi bat da, tximinia, irakurtzeko txokoa eta erlaxatzeko gune bat dituena, sofa erosoekin eta balkoi zabal batera eskeintzen diren leihate handi batzuekin, bertatik ikuspegi ikusgarriez gozatzeko.
Gainera, irakurzaleak garenez, gure liburuak eskaintzen dizkizugu, zure egonaldian irakurri ahal izan ditzazun.
Etxearen aurrealdean belardi zabal bat duen lorategi bat dago, eta etxearen atzeko aldean, beste lorategi handiago bat, bi maila eta ikuspegi paregabeak dituena. Lorategi honek hainbat zuhaitz ditu, etzaulkiak eta barbakoarekin. Gainera, egurrezko etxola bat dago, “Etxe Txiki” izenekoa, haurren gozagarri.
Edukiera: 12 + 2 pertsona
Ez da maskotarik onartzen.











