Deskribapena
Flor de Vida landetxea euskal baserri zahar bat da, erabat eraberritua, bere arimari eusten saiatzen dena, baina gaur egungo erosotasunekin. Logelaka alokatzen da, hotel bat balitz bezala.
Beste espazio batzuekin partekatzeko hainbat gune dituzue, hala nola jangela, mendira begira, sukaldea, erabat hornitua edo barbakoa gunea.
Logela guztiak bikoitzak dira eta bainugela pribatua dute; batzuetan, aparteko oheak edo sehaskak gehitu daitezke. Baserri estiloan apainduta daude, telebista eta berogailuarekin. Bertan aurkituko dituzue bainu-amenity-ak, ile-lehorgailua, sabanak, eskuoihalak; armairuan manta gehiago eta dentsitate desberdineko kuxin gehiago aurkituko dituzue, biskolastikoarena trinkoegia irudituko balitzaizue ere.
Familian, bikotearekin edo lagunekin etor zaitezkete, edo naturaz deskonektatu eta gozatu norberarekin. Etxean sarritan ikastaroak eta erretiroak egiten dira, hemen informazio gehiago ikus dezakezue.
Lorategia
Etxeak ia 6.000 m2-ko lorategia du, txikienek zein nagusiek gozatzeko.
Sahats negartiaren eta izeiaren itzalean, egurrezko mahaiak dituen barbakoa aurkituko duzue, ahalik eta gehien gozatzeko.
Ataripe bat dago erretzeko egokitutako etxearen alboan.
Lorategiaren hondoan Arakil ibaia dago, oilategia, oiloz betea eta bertako zaindari leialenak, alpakak, ondoan dituzuela.
Gure bezeroentzako aparkaleku pribatua dugu.












